17:00etatik 20:00etara, asteartetik ostiralera

Lekua:

Eskolondo, Ea

Partaideak:

Katixa Goldarazena, Iñigo Pastrana, J.F.Vaquero Mata

Bitartekaria:

Sandra Cuesta Aizkorbe

Testu kritikoa:

Izenbururik gabe  (Anton Iturbe)

harriak: “hau ez da hau”

Itsasontzi batean gaztelaniazko abatimiento ez da triste zaudeneko unea.

Haizearen eraginez, hasierako norabidetik desbideratzea da. Haizeak lekuz aldarazten du Obra Hila, ura ukitzen ez duen itsasontziaren egiturazko zatia.

Forma baten prozesuan desbideratzea da; proiektatzen denaren eta gauzatzen denaren arteko mugimendua. Hemen ere, gaztelaniazko abatimiento terminoen esanahiaren desplazamendua da: Obra Bizia uretan murgilduta dagoen itsasontziaren kroskoaren zatia da.

Marrazkigintzan, eraispena (gaztelaniaz abatimiento) benetako tamaina zehazteko erabiltzen da, irudi baten proiekzioa oinarri hartuta, edo alderantziz: itzala eta haren objektua.

Irudi zabaldua. Korridore argitsu baten bidez altzari-denda batekin lotzen zen okindegi baten oroitzapena. Ogi-usaina eta altzariak.

Lo kuluxkan, soinuak diren bezala sumatzen dira. Kanta bat lehen aldiz entzun, haren osagaiak bereizi eta entzuten ari zarenaren jakitun izango bazina bezala.