harriak: “barru, barren, barrene” erakusketa

Barru, barren edo barrene esku pilota jolas bat da, lekuaren arabera izendapen desberdinak jasotzen dituena. Edonork parte hartu dezakeen jolas hontan adin mugarik gabe, sexu mugarik gabe eta norberaren gaitasunak elementu baztertzaile izan gabe jazotzen da jolasa, pilotan ez dakiena ere ibili daitekeelarik jolasean. Bestalde, gorputz, forma edo egitura baten barruan dagoenari esaten zaio barrua, barrena edo barrenea.

Arriaran Urtegia

Arriarango urtegiaren horman, Nestor Basterretxeak obra hartako ingeniariekin batera diseinatu zuen egitura bat aurkitzen dugu. Egitura hartan badira bi bolumen eta bolumen horien barrenean badira zenbait gela. Ekimen honek haietako gela batzuk erakusketa leku gisa baliatuko ditu. Gela horiek erabiltzeak herri-lan ingeniaritza eta artea uztartu zituen obrari begiratzeko modu bat eskaintzen du, baina baita ere bere testuinguruaren inguruko gogoeta bat eragin ere, Beasaingo ezohiko enklabe gisa eta hark “inauguratutako” garai batekin loturan. Izan ere, Usurbe Antzokiko udal erakusketa aretoa, Arriarango urtegia inauguratu eta hilabete gutxitara inauguratu baitzuen Basterretxeak berak. Gertakari pare horretatik abiatuz, Harriak egitasmoaren gakoetako bat landu nahi da, herri txikietan sorkuntza garaikidearekiko sentiberatasuna bultzatzea alegia.

Laguntzaileak: 

Beasaingo Udala, Gipuzkoako Urak, Intxaurpe Elkartea, Tractora Koop. E.