iñaki garmendia

Ordizia, 1972. Hainbat erakusketatan hartu du parte, hala nola: Cine y casi cine, MNCARS-en; Després de la noticia, Centre de Cultura Contemporánia (CCCB)-n, Bartzelonan. 2004an partaide izan zen New York-eko International Studio & Curatorial Program (I.S.C.P.) izenekoan, eta parte hartu zuen The VI Yugoslav Biennial of Young Artists-en; Manifesta 5-en; eta Underbox 3. Document und experiment festival -en, Munchen-en. 2010ean proiektu bat egin zuen Al Kairoko Contemporary Image Collective (CIC) izenekoan, eta 2015ean hitzaldi bat eman eta bere lanak erakutsi zituen London-eko Tenderpixel-en. Gaur egun, bere lanak erakusten dira Museu d’art Contemporani de Barcelona (MACBA)-n eta Bilboko Guggemheim Museoan. Gainera, tailerrak emateko gonbidatu izan dute Leoneko MUSAC eta Leioako EHU-k. 2003 eta 2007an Eat THIS Document! antolatu zuen –Asier Mendizabal eta Marc Chandler-ekin batera-, Rock dokumentalak botatzen zituzten hainbat saio, bere Bilboko estudioan. Saio haiek izaera autoantolatua eta independientea zuten.